Egilea: <span>larrasoloeta</span>

Haurrentzako xake txapelketa Santa Marian, Durangoko San Faustoetan

Igandean, hilak 16, jokozale eta jokalari gazteentzako aldi bereko ohiko partidak jokatuko ditugu. Berrogei lagunetik gora izan ziren Larrasoloeta elkarteko kide Maitane eta Iñakiri aurre egiten. Parte-hartzaileei, gainera, zurezko asmamen jolas bat eta goiz biziari eusteko mokadu bat eman zitzaien. Mila esker etorri zineten guztioi. Laguntzailea:

Elgoibarko taldekako xake joko azkarren txapelketa

     Atzo ospatu zen Elgoibarko “Trinitate jaietako taldekako Xake Txapelketa“. Bertan, Durangoko Larrasoloeta xake taldea ordezkatzen joan ziren Alberto Ortiz de Salazar, Mikel Canibe eta Jon Gago jokalariak. Eskerrik asko Elgoibar! Gure jokalariek primeran pasatu dute!!! Hurrengo geldialdia, Santurtziko taldekako Azkar Txapelketa (uztailak 2).

Bizkaiko ligaren 2. txanda

Larrasoloetak B 2-2 berdindu zuen ligako aurkari indartsuenetariko baten kontra, Portugalete. Larrasoloeta A taldeak 1,5-2,5 irabazi zion Balmasedari eta Larrasoloetak C 1-3 galdu zuen Santurceren kontra. Nahiz eta txanda honetako emaitza ez izan hain honak Larrasoloeta A eta B taldeek beraien taldetan buruan jarraitzen dute.

Soziala

Abenduaren 15ean, larunbata, xake partida azkarren klubeko txapelketa soziala jokatzeko elkartu ginen. Elkartzeko, partida azkarrak jokatzeko eta ondoren elkartean afaltzeko arrazoi ona. Podiuma Rodrik, Maitanek eta Felipek osatu zuten.

Edu Ogando durangoko Larrasoloeta Xake Klubeko jokalaria Bizkaiko txapelduna lehenengo mailan

Azken aste hauetan Durango Bizkaiko banakako xake txapelketen egoitza izan da lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako txapelketak antolatu baititu Durangoko Larrasoloeta Xake taldeak. Larrasoloeta taldeko lau jokalari parte hartu zuten lehenengo mailan: Alberto Ortiz de Salazar, Jose Ramón Arauzo, Iñaki Lombraña eta bukaeran txapelketa eskuratu duen Edu Ogandok. Honekin goreneko …