Bizkaiko ligaren 2. txanda
Larrasoloetak B 2-2 berdindu zuen ligako aurkari indartsuenetariko baten kontra, Portugalete. Larrasoloeta A taldeak 1,5-2,5 irabazi zion Balmasedari eta Larrasoloetak C 1-3 galdu zuen Santurceren kontra. Nahiz eta txanda honetako emaitza ez izan hain honak Larrasoloeta A eta B taldeek beraien taldetan buruan jarraitzen dute.
Ligaren hasiera ikusgarria
Urtarrilaren 11an larunbata bizkaiko liga hasi zen emaitza ikusgarriekin. Larrasoloetako A eta B taldeek 4-0 irabazi zioten Abadiñoko C eta D taldeei. Larrasoloetak C emaitza oso ona atera zuen 3-1 irabaziz Sestaori.
Soziala
Abenduaren 15ean, larunbata, xake partida azkarren klubeko txapelketa soziala jokatzeko elkartu ginen. Elkartzeko, partida azkarrak jokatzeko eta ondoren elkartean afaltzeko arrazoi ona. Podiuma Rodrik, Maitanek eta Felipek osatu zuten.
Edu Ogando durangoko Larrasoloeta Xake Klubeko jokalaria Bizkaiko txapelduna lehenengo mailan
Azken aste hauetan Durango Bizkaiko banakako xake txapelketen egoitza izan da lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako txapelketak antolatu baititu Durangoko Larrasoloeta Xake taldeak. Larrasoloeta taldeko lau jokalari parte hartu zuten lehenengo mailan: Alberto Ortiz de Salazar, Jose Ramón Arauzo, Iñaki Lombraña eta bukaeran txapelketa eskuratu duen Edu Ogandok. Honekin goreneko …
Jokalari ez federatuen txapelketa San Faustotan
Klubak zaleentzako torneoa antolatu du San Fausto jaietan. Euri arriskuaren ondorioz Ezkurdiko karrerapetan jokatu zen naiz eta gero euri gutxi egin zuen. Durangoko Udalaren laguntzarekin antolatuta
Aldibereko xake partidak San Fausto Jaietan
Klubak San Faustoetan albibereko partidak antolatu ditu jokalari gazteentzako. Klubeko Maitane Varasek, Rodrigo Sarraldek eta Iñaki Lombrañak jotatu zuten aldi berean urbildu ziren gazte guztiekin. Beste alde Ibon Martinek erakustaldia egin zuen hainbat partida jolasten piezak ikusi gabe, itsu-itsuan. Durangoko udalaren laguntzarekin antolatuta
Abadiñoko partida azkarren txapelketa
Eguraldi itzela atera zen jokatzeko. Aurten txapelketa “Memorial Iker Garitaonandia” deitzera pasa da, iaz zendu zen abadiñoko xake jokalariaren omenez. Klubak 7. lekuan bukatu zuen.