RAIMUNDO DE ANDRES BARRENAREN OMENEZKO XXV. BILBOKO ASTE NAGUSIA IREKIA 2024

RAIMUNDO DE ANDRES BARRENAREN OMENEZKO XXV. BILBOKO ASTE NAGUSIA IREKIA 2024

Aste Nagusiko xake jardunaldiak amaitzeko txapelketa jendetsu hau ospatu zen 200 jokalarirekin.

Oso ambiente atsegina eta joko maila handia izan zen Xabier Barbazan Portugalete xake klubeko jokalaria garaile izan zelarik.

Aurreko egunean bezala goizerdian kopau gozoa eskaini ziguten partaideen gozamenerako.

Txapelketaren hasieran berri eman zen urte honetatik aurrera Aste Nagusiko txapelketa Memorial Raimundo de Andres deituko dela horren maitatua zen jokalariaren oroimenez. Raimundo eta bere familiari eskerrak emanez hark xake taldean utzitako aztarna onagatik, oroimenezko plaka bat eman zitzaien. Familiak antolatzaile eta jokalariei eskerrak emanez txapelketaren hasiera eman zen.

Gure ordezkariak Alberto, Mikel eta Antxoka izan ziren. Ez ziren konforme geratu lortutako emaitzekin nahiz eta guztiek gutxienez puntuen erdiak lortu zituzten. Egia esan, xakean hobetzeko balioko duten partidak izan zituzten txapelketan zehar.

Eskerrak antolatzaileei lortutako giroagatik… ¡ikasten jarraitzeko kemena gure jokalarientzat!

Emaitzak: https://info64.org/xxv-abierto-aste-nagusia-2024-memorial-raimundo-de-andres-barrena/standings

Raimundo de Andres 2024