Edu Ogando durangoko Larrasoloeta Xake Klubeko jokalaria Bizkaiko txapelduna lehenengo mailan

Edu Ogando durangoko Larrasoloeta Xake Klubeko jokalaria Bizkaiko txapelduna lehenengo mailan

Azken aste hauetan Durango Bizkaiko banakako xake txapelketen egoitza izan da lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako txapelketak antolatu baititu Durangoko Larrasoloeta Xake taldeak. Larrasoloeta taldeko lau jokalari parte hartu zuten lehenengo mailan: Alberto Ortiz de Salazar, Jose Ramón Arauzo, Iñaki Lombraña eta bukaeran txapelketa eskuratu duen Edu Ogandok. Honekin goreneko maila eskuratzen du Barakaldoko egoitzan jokatutako beste jokalariekin bat.

Txapelketak izan dituen 6 txandetatik lehenengo lauretan Edu buran egon zen, hasieran beste jokalariekin berdinduta. Bostgarren txandan aldiz bere partida galdu zuen eta txapelketaren burua ere. Azkeneko txapelketan garaipena lortu zuen eta buruan berdintzea ere. Berdinketa apurtzeko puntuetan marka hoberena zuenez kategorian garaipena eta maila gorenera igoera lortu zuen.

Klubeko beste taldekideek lortu zuten: Albertok 5. zailkapen on bat, Jose Ramón 7. eta Iñakik 10. Sailkapen osoa hemen ikusi daiteke:

http://chess-results.com/tnr480526.aspx?lan=2&art=1&rd=6&fed=ESP

Bigarren mailan:

http://chess-results.com/tnr480527.aspx?lan=2&art=1&rd=6

eta hirugarren mailan:

http://chess-results.com/tnr480536.aspx?lan=2

Liga-individual